XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Mutilak, alkarri berbarik be egin barik, tximisteak baino arinago aldegin eben Arpetik, euri mamina burutik behera ebela.

Nundik edo handik San Martingo ermita ondoan zehar, aldapan behera joiazan arineketan edo narrasean.

Urrategiko basetxe bateko atartera busti busti eginda heldu ziran mutikoak, etxekandre maratzak sukaldera eroan ebazan.

- Nundik zatoze ba, mutil ederrok, jai eguneko jantziok lexiban sartuta? - Arpetik - esan eben, arnas estuka.

- Arpean zer egoan, ba?.

- Andresek eroan gaitu, trumon-egunez Arpeko Mari ikusi daigun.

- Ta, ikusi bai, gero? - Ez, e... txakur amurratuak....

- Elorrioak!... Zatoze sutondora ta siketu hemen zeuon jantziok.

Ta sagardaoa emon eutsen andra maratzak, barreari eutsi ezinik iraun eban luzaroan.

Etxerakoan, bidean behera, mutiletarik batek esan be bai: - Hau dok kalekoari ziria sartzea!.